Zerdago
← Itzuli agendara
"Euzkadi’ko Jaurlaritzaren agiri ondare galdua eta berreskuratua" (euskaraz)
ErakusketaKulturklik

"Euzkadi’ko Jaurlaritzaren agiri ondare galdua eta berreskuratua" (euskaraz)

2026(e)ko urriaren 9(a), ostirala

Archivo Histórico de Euskadi

Bilbo, Bizkaia

Gratis

Antolakuntzak jakinarazten du: Euzkadi’ko Jaurlaritza eratu izanaren 90. urteurrenean, egungo Eusko Jaurlaritzaren aitzindaria den erakunde hark bere jardunean pilatutako agirien funtsak jasandako gorabeherei buruzko mahai-ingurua antolatu dugu. Bertan ondoko gai ezberdinen inguruko hausnarketa egingo da: gudaren ondorioz izandako sakabanaketa, agiri multzo ezberdinen nondik-norakoak eta horren ondorioz gaur egun sortu diren hutsuneak. Gogoeta interesgarri honetan sakontzeko funts berezi hau eta ondare dokumentalen gorabeherak aurrez-aurre ezagutzen dituzten 3 aditu izango ditugu gurekin: Mikel Aizpuru, Leyre Arrieta eta Iñaki Goiogana.