Zerdago
← Itzuli agendara
"Mikra"
AntzerkiaesKulturklik

"Mikra"

2026(e)ko urriaren 10(a), larunbata

Azpeitia

Gratis

Akrobazia pieza "perfektua" lantzen ari diren bi akrobata eszenatoki batean aurkitzen dira. Lanketa horretan ezadostasunak, arazoak eta empatia faltak azalduko dira, norberak sentitzen duena eta besteek beraiengan ikusten dutenaren arteko gogoeta sustatuz. Zehaztutako roletatik aldentzen saiatuko dira estereotipoak hautsiz, norberaren esentzia bilatuz eta elkar zaintza erdigunean jarriaz. Guzti honek akrobata lanarekiko beste ikuspegi bat garatzea ahalbidetuko die. Lortuko al dute "perfekzioa" "normaltasun berrian"? Genero eta rol estereotipoetatik abiatuz, gurasotasuna, sexualitatea edo identitatea hausnartuz, botere harremanak ikusarazten dituen zirku disziplina akrobatikoetan oinarritutako pieza da Mikra. Fitxa Egileak: Irati Gonzalez Jaimerena, Koldo Arakistain Irazusta Zuzendaritza: Amancay Gaztañaga, Iraia Elias Muniain Akrobatak: Irati Gonzalez Jaimerena, Koldo Arakistain Irazusta Sorkuntzarako laguntza: Eider Goiburu Moreno Soinua: Ane Arruti Lopetegi Iraupena: 40 minutu