Zerdago
← Itzuli agendara
Durangoko Jaiak 2026: LATZEN
MusikaKulturklik

Durangoko Jaiak 2026: LATZEN

2026(e)ko urriaren 10(a), larunbata

Durango

Gratis

Durangoko 2026ko San Fausto jaien barne. Urriaren 10ean, Latzen taldea arituko da. "Argindarra bueltatu da hareazko erlojua irauli orduko. Denborak ez du apaldu argiaren indarra, urdindu bada ere. Oñatiko Latzen heavy metal taldeak utzitako lekuan berrartu du ibilbidea. Laukotea berritu eta proposamena biziberritu dute iraganeko ideiekin, egungo baliabideekin eta etorkizuneko ilusioekin. Horren emaitza da Denboraren orbainak hirugarren diskoa: zaindua, heldua eta askotarikoa". Horrela deskribatzen du Latzen taldeak bere itzulera urteetako isiltasunaren ostean. Hamar abesti berri aurkeztu dituzte, 27 urte luzeren ondoren. Aitor Uriartek (ahotsa eta gitarra) Joxemari Azpitartek (baxua) Gorka Lazkanok (bateria) Yerko Ortizek (gitarra)