
Hitzen Mintegia: "Zientzia fikzioa eta fantasia"
2026(e)ko urriaren 10(a), larunbata
Civivox Condestable
Iruñea, Nafarroa
Gratis (previa inscripción)
Iruñeko Udalak eta Euskal Idazleen Elkarteak Hitzen Mintegia antolatu dute beste behin: Literatura lantzen: Generoa eta protagonistak lelopean, euskarazko hiru literatura-lantegi monografikoz osatutako ziklo bat da. Saioak Kondestablearen jauregian eginen dira urriaren 10ean, 24an eta 31n (larunbatak), 10:00etatik 13:30era, eta helburu nagusiak izanen dira egile berriek euskarazko literatura sor dezaten bultzatzea eta idazleak elkar ezagutu eta prozesu eta dinamika horien jabe egitea. Kondestablearen jauregian emanen da zikloa, eta bertan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena 010 telefonoan (948 420 100, telefono mugikorretik eta Iruñetik kanpo deituz gero); gaur, irailak 23 (asteazkena), ireki da epea, urriaren 29ko 14:00etara arte. Doan ematen ahal da izena, eta hiru saioetarako izanen da, baina plaza hutsik egonez gero, izen-emateek zabalik jarraituko dute zikloak iraun bitartean, azken lantegia egin baino bi egun lehenagora arte. Taldea, gehienez, 15 lagunek osatuko dute. Maitane Pérez Argotek koordinatuko ditu lantegiak. Euskal Idazleen Elkartearen aholkuen laguntzaz diseinatu da programa, egile berriek euskarazko literatura sor dezaten sustatzeko baliabideak eskaintzeko eta herritarrak Egile Berriendako Euskarazko Literatur Lehiaketan parte hartzera animatzeko. Zientzia-fikzioa eta fantasia Lehenengo lantegia urriaren 10ean (larunbata) eginen da, eta ardatz izanen ditu bi genero hauen ezaugarri nagusiak: Zientzia-fikzioa eta fantasia. Lan eta idazle esanguratsuenak aztertuko dira, eta ariketa praktikoak eginen dira testu laburrak idazten ikasteko. Aitziber Etxeberria Garro (Zarautz, 1973) arduratuko da lehen lantegi horretaz: besteak beste, Tango urdina, 31 Baioneta, Nomada, Olivetti, Lapurrak dabiltza azokan eta Dardarka idatzi ditu, eta bi aldiz irabazi du Donostiako Udalak antolatzen duen Donostia Opera Prima saria bere lehen bi eleberriei esker.