MusikaesKulturklik
MUSIKAREN EGUNA 2026
2026(e)ko urriaren 11(a), igandea
Donostia, Gipuzkoa
Musikaren Eguna datorren urriaren 11an ospatuko da bigarrenez Gaztea irratiak eta Tabakalerak elkarlanean antolatuta. Goizean hasi eta gauera arte luzatuko dira emanaldiak, eta euskal musikariek azken urtean eman diguten guztiaz gozatzeko aukera izango da. Ekimenaren bigarren edizioan, musika programazio aberats eta eklektikoaz gozatzeko aukera izango da Tabakalerako aretoetako oholtza ezberdinetan. Sarbidea doakoa izango da, baina gonbidapenak erreserbatzea beharrezkoa izango da. Jaialdira gerturatzerik ez dutenek, kontzertuak streaming bidez jarraitzeko aukera izango dute, Gaztearen webgunean eta YouTubeko kanalean.