Zerdago
← Itzuli agendara
HEI EZAGUTU GASTEIZ: "Gasteizko Elizbarrutiko Artxibo Historikora bisita"
BesteKulturklik

HEI EZAGUTU GASTEIZ: "Gasteizko Elizbarrutiko Artxibo Historikora bisita"

2026(e)ko urriaren 14(a), asteazkena

Archivo Histórico Diocesano de Vitoria

Gasteiz, Araba

Gasteizko Elizbarrutiko Artxibo Historikoa (AHDV-GEAH), mila metro linealetik gorako dokumentazioa gordetzen duena, Gasteizko Elizbarrutiaren memoria bizia da. Bere funts nabarmenen artean Elizbarrutiko Funts Orokorra, Santa Maria Katedraleko Kabildoaren funtsa eta Gasteizko Parrokien Unibertsitatearen funtsa daude, baita elizbarrutiko parrokietako dokumentazioa ere. Parrokiako artxibo gehienak Gasteizko Elizbarrutiko Artxibo Historikoan biltzeak erabiltzaileei eta ikertzaileei dokumentazio hori eskuratzeko aukera errazten die. Era berean, artxiboak elizbarrutiko dokumentu-ondarea aberasten duten interes handiko beste funts batzuk ere gordetzen ditu. Gaur egun, zentroa bere funtsak teknologia berrietara egokitzeko prozesuan murgilduta dago, eskaintzen duen zerbitzua hobetzen jarraitzeko helburuarekin. Aurreikusitako ibilbidea: Apezpikuen galeria Funtsa eta kontsulta-gela Irakasleen gela, hainbat dokumentu ikusteko. Informazio gehiago: https://ahdv-geah.org/ Emailea: Kalearte Turismo y Cultura. Elkargunea: Elizbarrutiko Artxibo Historikoa (Elizbarrutiko Seminarioaren eraikina), Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 67. TUVISAn joateko: BEI linea – Geltokia: Seminarioa. 5. linea (Elejalde – Salburua) – Geltokia: Seminarioa. 7. linea (Borinbizkarra) – Geltokia: Seminarioa. Izena emateko datakNoiztik: 2026/09/22 11:00 Noiz arte: 2026/10/14 13:00 … edo lekuak bete arte. Izena eman duzu eta ezin zara joan: Deitu telefono honetara: 945 161 687 heieskola@vitoria-gasteiz.org idatzi Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute.. Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu. HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.