Zerdago
← Itzuli agendara
Bisita eta elkarrizketak: "KOOPERATIBA"
BesteKulturklik

Bisita eta elkarrizketak: "KOOPERATIBA"

2026(e)ko urriaren 16(a), ostirala

Tabakalera

Donostia, Gipuzkoa

Gratis (inscripción)

Bizitza dokumentatzea mintegiaren esparruan antolatutako jardunaldiak KOOPERATIBA erakusketaren gai nagusietako batzuk jorratzeko ibilbidea proposatzen du: irudien, memoriaren eta prozesu kolektiboen arteko harremana. Saioa 17:30ean hasiko da, Erakusketa Aretoan, Taxio Ardanaz artistak eta Ángel Calvo Ulloa komisarioak gidatutako erakusketako bisitarekin. Ondoren, 18:30ean, 1. Aretoan, mahai-ingurua egingo da. Bertan, Susana Lourenço Marquesek eta Tono Vizcaíno Estevanek beren ikerketak Carla Filipe eta Taxio Ardanazen praktika artistikoekin elkarrizketan jarriko dituzte. Portugalgo diktadura- eta iraultza-garaiekin lotutako argazki-artxiboetatik hasi eta arkeologiaren, historiaren eta antropologiaren arteko elkarguneraino, topaketak iraganaren aztarna materialei buruz hausnartzea proposatzen du, baita aztarna horiek orainalditik interpretatzeko, berrirakurtzeko eta aktibatzeko modu desberdinei buruz ere. 17:30 BISITA GIDATUA · Erakusketa Aretoa Bisita gidatu hau mintegian landuko diren gaietarako sarrera gisa planteatzen da. Sortzaileen ahotsa funtsezkoa da jarraitutasun historikoan haustura eragin nahi duten prozesu kolektiboetan irudiek betetzen duten lekuari buruz hausnartzeko. Era berean, memoriak hartzen dituen formak, prozesu horiek uzten dituzten aztarna eta erregistro materialak, eta artistek horiekin lan egiteko garatzen dituzten estrategiak ulertzeko aukera eskaintzen du. 18:30 ELKARRIZKETAK KOOPERATIBArako Taxio Ardanaz eta Carla Filiperen proposamenetara hurbilduko gara esparru akademikoari eta museistikoari estuki lotutako praktikak dituzten bi figuraren eskutik. Portugalgo diktadura- eta iraultza-garaietako argazki-artxiboekin egindako lanetik abiatuta, Susana Lourenço Marquesek bere azken ikerketak aurkeztuko ditu Tabakaleran, eta Carla Filipek irudiekin lan egiteko duen moduarekin jarriko ditu elkarrizketan; izan ere, Filipek artxibo bat osatzen du irudiekin, eta modu intuitiboan jarduten du haren gainean. Bestalde, Tono Vizcaíno Estevanek, arkeologiaren, historiaren eta antropologiaren arteko elkargunean kokatzen den praktika profesionaletik abiatuta, bere azken proiektuak partekatuko ditu eta Taxio Ardanazen lan egiteko moduetara hurbilduko da, biek partekatzen dituzten interesak lantzeko moduetan dauden desberdintasunak eta antzekotasunak aztertuz.