
Lantegia: "KOOPERATIBA" - Artxiboa ikerketarako gune bezala
2026(e)ko urriaren 17(a), larunbata
Tabakalera
Donostia, Gipuzkoa
Gratis (inscripción)
Lantegiak artxiboa ikerketarako, memoriarako eta eraldaketarako espazio gisa ulertzen duen hausnarketa partekatua du abiapuntu. Praktika artistikoa eta gizarte-zientziak uztartzen dituzten ikuspegietatik, Susana Lourenço Marques ikertzaileak, batetik, eta Taxio Ardanaz artistak eta Tono Vizcaíno Estevan ikertzaileak, bestetik, artxiboko materialak harreman, irakurketa eta sorkuntza-prozesu berriak aktibatzeko gai diren elementu gisa ulertzea proposatzen dute. Zenbait metodologiaren bidez, parte-hartzaileak materialak —dokumentuak, argazkiak, irudiak, objektuak eta memoriaren bestelako aztarnak— lekualdatzera, esku hartzera eta berrinterpretatzera gonbidatuko dituzte, kontakizun indibidualak eta kolektiboak nola eraikitzen eta eraldatzen diren aztertzeko. Ardanazek eta Vizcaíno Estevanek artxiboko material bat materia artistiko bihurtzeko prozesuan sakontzea proposatzen dute, presentziatik potentziara eta, azkenik, ekintzara doan ibilbide bati jarraituz. Lourenço Marquesek, berriz, artxibo pertsonalaren eta artxibo mentalaren arteko elkarrizketa hartzen du abiapuntu, memoriaren, irudiaren eta esperientziaren arteko harremanak ikertzeko. Bi proposamenetan, artxiboa bereganatzeko, eraldatzeko eta esanahi partekatu berriak eraikitzeko lurralde ireki gisa planteatzen da.