Zerdago
← Itzuli agendara
Hitzen Mintegia: "Eleberri beltza? Ez, eskerrik asko"
BesteesKulturklik

Hitzen Mintegia: "Eleberri beltza? Ez, eskerrik asko"

2026(e)ko urriaren 24(a), larunbata

Civivox Condestable

Iruñea, Nafarroa

Gratis (previa inscripción)

Iruñeko Udalak eta Euskal Idazleen Elkarteak Hitzen Mintegia antolatu dute beste behin: Literatura lantzen: Generoa eta protagonistak lelopean, euskarazko hiru literatura-lantegi monografikoz osatutako ziklo bat da. Saioak Kondestablearen jauregian eginen dira urriaren 10ean, 24an eta 31n (larunbatak), 10:00etatik 13:30era, eta helburu nagusiak izanen dira egile berriek euskarazko literatura sor dezaten bultzatzea eta idazleak elkar ezagutu eta prozesu eta dinamika horien jabe egitea. Kondestablearen jauregian emanen da zikloa, eta bertan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena 010 telefonoan (948 420 100, telefono mugikorretik eta Iruñetik kanpo deituz gero); gaur, irailak 23 (asteazkena), ireki da epea, urriaren 29ko 14:00etara arte. Doan ematen ahal da izena, eta hiru saioetarako izanen da, baina plaza hutsik egonez gero, izen-emateek zabalik jarraituko dute zikloak iraun bitartean, azken lantegia egin baino bi egun lehenagora arte. Taldea, gehienez, 15 lagunek osatuko dute. Maitane Pérez Argotek koordinatuko ditu lantegiak. Euskal Idazleen Elkartearen aholkuen laguntzaz diseinatu da programa, egile berriek euskarazko literatura sor dezaten sustatzeko baliabideak eskaintzeko eta herritarrak Egile Berriendako Euskarazko Literatur Lehiaketan parte hartzera animatzeko. Zientzia-fikzioa eta fantasia Bigarren lantegia urriaren 24an eginen da, Eleberri beltza? Ez, eskerrik asko izenburupean: eleberri beltza gisa ezagutu izan den horri buruzko ikuspegi historikoa eta irakurketa pertsonal eta ideologikoa eskaintzeko asmoa du lantegiak, eta horretarako, adibide praktikoak baliatuko dira nobela mota horietan gaur egun erabiltzen diren estrategia narratiboak azaltzeko. Jon Alonso Forcaude idazle eta itzultzaile iruindarrak gidatuko du lantegia, Enekoitz Ramirez Lanbas pertsonaia sortzeagatik ezaguna: idazlearen fikziozko eta kronika beltzezko hainbat eleberriren protagonista izan da, eta Camembert helburu (1998) eleberri-saiakeran agertu zen lehen aldiz. Idazleak, besteak beste, sari hauek jaso ditu: euskarazko narrazioen Kritika Saria (2006), Erretzaileen eremua lanari esker; Juan Zelaia saria (2001), Agur, Darwin saiakeraren lehen edizioaren eskutik; eta 2021eko Argia saria.