
Ondarearen Europako Jardunaldiak 2026 Bizkaian: Euskal Museoa Bilbao
2026(e)ko urriaren 3(a), larunbata → 2026 urr. 28(a)
Museo Vasco Bilbao
Bilbo, Bizkaia
Gratis (inscripción)
Museoak bisita gidatuak, familia-tailer bat, gordailu bisitagarria ezagutzeko bisita berezi bat eta euskal dantzari buruzko solasaldia eskainiko ditu Jarduera guztiak doakoak dira eta aldez aurretik izena eman behar da Museoaren webgunearen bidez: www.euskalmuseoa.eus Euskal Museoa Bilbaok bat egingo du aurten ere Ondarearen Europako Jardunaldiekin urrian zehar garatuko den programazio bereziarekin. Ekimenaren ardatz ondarearen hauskortasuna, transmisioa eta kontserbazioa hartuta museoak lau jarduera proposatzen ditu, publiko ezberdinei zuzenduak, euskal ondarera hurbiltzeko modu berriak deskubritzeko. Egitarauak barne hartzen ditu bisita gidatuak, mugimendua eta sorkuntza lantzeko familia-tailer bat, museoko gordailu bisitagarriaren bisita eta euskal dantzaren transmisioari buruzko solasaldia. Jarduera guztiak doakoak dira eta aldez aurretik erreserba egin behar da www.euskalmuseoa.eus webgunean edo museoko harreran. Ibilbide bat euskal ondarean zehar urriko asteazken guztietan "Euskal Ondarea" jarduerak gure kulturari forma eman dioten objektu, ezagutza eta bizimodu batzuk ezagutzeko ibilbide gidatua proposatzen du, kasu honetan fokua ondarearen hauskortasunean eta iraganaren eta orainaren arteko zubiak eraikitzeko beharrean jarriz. Bisitak urriko asteazken guztietan izango dira, bi hizkuntzatan: Urriak 7: Euskaraz 17:00etan / Gaztelaniaz: 17:30ean Urriak 14: Euskaraz 17:00etan / Gaztelaniaz: 17:30ean Urriak 21: Euskaraz 17:00etan / Gaztelaniaz: 17:30ean Urriak 28: Euskaraz 17:00etan / Gaztelaniaz: 17:30ean Edukiera: 15 pertsona saio bakoitzeko. Elkargunea: Euskal Museoa Bilbao (Gurutze kalea 10).