Miguel de Unamunoren Eguna 2026: "¡Que inventen ellos! Miguel de Unamuno y la ciencia"
2026(e)ko irailaren 28(a), astelehena → 2026 urr. 30(a)
Centro Municipal de Abando (Barrainkua)
Bilbo, Bizkaia
Gratis
Bilboko Udalak urtero gogoratzen du Miguel de Unamuno y Jugo idazlea 1864ko irailaren 29an jaio zela. Unamunori eskainitako Egunaren ospakizunaren barruan, saiakeragile eta pentsalari bilbotar ospetsuaren lana eta figura zabaltzeko hainbat proposamen programatu dira. Aurten, idazlea eta zientzia arteko izandako harremana izango da gai nagusia. Irailaren 28an, astelehenean, 12:00etan, Bilboko ospetsu honen jaiotzaren 162. urteurrena gogoratuko da, Unamuno plazan dagoen idazlearen eskulturaren ondoan lore eskaintza eginez. Juan Mari Aburto Bilboko alkatea izango da ekitaldiko buru, eta bertan izango dira udalbatzako ordezkariak eta egilearen senideak, hala nola Elsa de Unamuno eta Carmen Santos de Unamuno birbilobak. UNAMUNO ETA ZIENTZIAREN ARTEKO HARREMANARI BURUZKO ERAKUSKETA Aurtengo omenaldiaren inguruko ekitaldien barruan, Abandoko Udaltegian (Barrainkua, 5) “¡Que inventen ellos! Miguel de Unamuno y la ciencia” erakusketa irailaren 28tik urriaren 30era arte egongo da ikusgai, Bilboko Udalak, Salamancako Unibertsitateko Kultura Zientifiko eta Berrikuntzako Unitateak eta Unamuno Etxe Museoak antolatuta. Irailaren 28an erakusketaren inaugurazio ofiziala egingo da 19:00etan Abandoko Udaltegian eta udal ordezkariak, Unamunoko Etxe Museokoak eta Salamancako Unibertsitatekoak izango dira bertan. Denbora luzean Miguel de Unamunok zientziaren aurrean izan zuen jarrera kontraesankorrari buruz hitz egin da; hala ere, erakusketa honek bere belaunaldiko giro zientifikoarekin izan zuen lotura sakon eta ez oso ezaguna erakusten du. Erakusketa bi ataletan banatzen da. Lehenengoan, idazle bilbotarrak bere bizitzan zehar izan zituen zientzia-munduko pertsona ospetsuenekin harremana aurkezten da, horien artean Ramon y Cajal, Gregorio Marañón, Albert Einstein, Marie Sklodowska-Curie, José Rodríguez Carracido edo Blas Carrera y Felipe. Helburua garapen zientifikorako ekarpen erabakigarria egin zuten figura horiei omenaldia egitea da, horietako batzuk, gaur egun, ez baitira hain ezagunak akademizismoaren eremutik kanpo. Eta bigarren atalean, idazleak pertsonaia horiekin izan zuen harremana erakusten da, dokumentu, gutun, argazki eta liburu sorta baten bidez.