Zerdago
← Itzuli agendara
"Donostiako paisaiak", Tomás Hernándezen erakusketa
ErakusketaKulturklik

"Donostiako paisaiak", Tomás Hernándezen erakusketa

2026(e)ko irailaren 10(a), osteguna → 2026 aza. 7(a)

Ekain Arte Lanak

Donostia, Gipuzkoa

Irailaren 10tik azaroak 7 arte, Tomás Hernándezen "Donostiako paisaiak" erakusketa ikusgai egongo da Ekain Arte Lanak galerian. Oraingoan, Tomás Hernández (1940 - 2021, Donostia), lumatxaz egindako marrazki sorta bat aurkezten dugu. Bilduma horretan, garai desbedinetan, Donosti hiriaren paisaiak, tintaz margotuak daude. Erakusketa hau, batez ere, denboran zeharreko bidaia bat da eta begirada pazienteari egindako omenaldia. Ikusleak aurkituko duena ez da hiri-marrazki bilduma soil bat, egilearen bizitzako hainbat garaitan zehar egindako grafiko egunkari bat baizik. Artista osoa izan zen: Gráficas Valverde-n marrazkilari eta diseinataile gráfico lanbidea uztartu zuen, pintor bokazioari eta herri-kulturarako trina. Agian, bere alderik ezagunena kartelgile izaera da. Bere bizitzan zehar ehundaka kartel diseinatu zituen, eta horrek mende erdialdeko euskal kartelgierik amankorrenetako bat bihurtu zuen.