
ErakusketaKulturklik
Vulcanizadas taldearen disko berriaren inguruko topaketa
2026(e)ko azaroaren 13(a), ostirala
La Sinsorga, kulturgune feminista
Bilbo, Bizkaia
Entrada inversa
Vulcanizadas taldea La Sinsorgara joango da disko berria aurkeztera. Topaketa honetan diskoaren sorkuntza-prozesua gertutik ezagutzeko aukera izango dugu, haien abesti batzuk entzuteko eta bideoklipak ikusteko. Haiekin solasean aritzeko ere izango dugu tartea, lan berri honetaz hitz egiteko, eta, noski, zuzenean entzuteko ere bai: emanaldi akustiko txiki batekin amaituko da. Vulcanizadasen unibertsoan murgildu eta bluesaz, soulez eta zuzeneko musikaz gozatzeko hitzordua.