Helduentzako irakurketa kluba ingelesez: "And Then There Were None" (Agatha Christie)
2026(e)ko azaroaren 26(a), osteguna
Tolosako Haur Liburutegia
Tolosa
Gratis (con inscripción)
John Costellok dinamizatua, taldea urritik maiatzera bilduko da, hilean behin, ostegunetan. 18:00etatik 20:00etara izango da taldea, eta Tolosako udal liburutegiko Errota eraikinean izango dira saioak. Taldean parte hartzeko gutxienez B2 maila edukitzea komeni da, eroso eta aise aritzeko. Liburutegia arduratuko da parte-hartzaileentzat aleak lortzeaz; hori bai, parte-hartzaileek liburutegiko txartela eduki beharko dute. Taldeak aforo mugatua edukiko du (20 parte-hartzaile). Behin izena eman ostean, parte-hartzailea liburutegitik pasatu daiteke lehen irakurgaiaren bila. Irakurketa kluberako zeinu-hizkuntzako zerbitzua behar baduzu, aldez aurretik jakinarazi behar diguzu liburutegian. 2026-2027 IKASTURTERAKO DATAK ETA IRAKURKETAK Urriak 29: Our Souls At Night, Kent Haruf Azaroak 26: And Then There Were None, Agatha Christie Abenduak 17: Persepolis, Marjane Satrapi Urtarrilak 28: The Girl with the Pearl Earring, Tracy Chavalier Otsailak 18: The Boy in the Striped Pyjamas, John Boyne Martxoak 18: 84, Charing Cross Road, Helene Hanff Apirilak 22: If Only I Could Tell You, Hannah Beckerman Maiatzak 27: Gilead, Marilynne Robinson Parte hartzeko, nahitaezkoa da izena ematea. EMAN IZENA