
HEI EZAGUTU GASTEIZ: "Círculo Vitorianora bisita"
2026(e)ko abenduaren 2(a), asteazkena
Gasteiz, Araba
Gratis (inscripción)
Círculo Vitoriano Arabako aisialdiko kultura-elkarte zaharrena da. 1864an sortu zen, hiriari gizarte-harremanak sustatzeko gune bat eskaintzeko, literatura-, musika- eta arte-jardueretarako sarbidea errazteko eta tokiko ekimenak bultzatzeko. Ordutik, Gasteizko historiaren bilakaeraren eta garapenaren lekuko izan da, eta gaur egun ere belaunaldi guztietako kultura- eta aisialdi-jardueretan interesa duten pertsonentzako topagunea izaten jarraitzen du. Oraingoan, Círculo Vitorianok ateak irekiko dizkigu, normalean bazkideentzat eta barne-ekitaldietarako gordeta egoten diren bere kultura-ondareko espazioetako batzuk ezagutzeko. Aurreikusitako ibilbidea: Ekitaldi-aretoa Batzar-aretoa Liburutegia Irakurketa-gela Tresillo-gela Txokoa Gidaria: Kalearte Turismo y Cultura. Izena emateko datakNoiztik: 2026/09/22 11:00 Noiz arte: 2026/12/02 13:00 … edo lekuak bete arte. Izena eman duzu eta ezin zara joan: Deitu telefono honetara: 945 161 687 heieskola@vitoria-gasteiz.org idatzi Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute.. Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu. HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.