Zerdago
← Itzuli agendara
"TERESA Y JUANA" (ESTREINALDIA)
AntzerkiaKulturklik

"TERESA Y JUANA" (ESTREINALDIA)

2026(e)ko abenduaren 8(a), asteartea

Teatro Gayarre

Iruñea, Nafarroa

6€/12€

ERABATEKO ESTREINALDIA | Mendeen artean geldiarazitako gune eszeniko batean, Santa Teresa Jesusena eta Joana Ines Gurutzekoa bere gorputzaren kontra borrokatzen den gazte garaikide baten presentzia ikusezinaren aurrean esnatuko dira. Haren bihozmina ulertzen saiatzen diren bitartean, bi mojek fedeaz, jakintzaz, nahiaz eta historiak emakumeengan gauzatu duen kontrolaren molde aldakorrez hitz egingo dute. Komentuen oroitzapenen, gutunen, jazarpenen eta maitasun isilarazien artean, ikus-entzuleak klaustro barrokoetatik nerabe baten bakardade digitalerainoko bidaia egingo du. Hiru garai, agindu bera: perfektuak izatea, esanekoak, agerikoak eta isilak aldi berean. Iraupena 70 minutu Fitxa artistikoa De | Egiletza: Julia Montejo. Dirección | Zuzendaritza: Josune Iglesias, Julia Montejo. Intérpretes | Antzezleak: Itziar Miranda, Rosa Nagore. Diseño de luces: Teresa Medina. Diseño audiovisual | Ikus-entzunezko diseinua: Harald House. Técnico de luces y sonido: Daniel Marín. Una producción de Caminante Blanco Producciones.