Zerdago
← Itzuli agendara
Bilboko Zirkuitua 2026 (urria-abendua)
AntzerkiaKulturklik

Bilboko Zirkuitua 2026 (urria-abendua)

2026(e)ko urriaren 1(a), osteguna → 2026 abe. 17(a)

Bilbo, Bizkaia

Gratis

Urriaren 1ean jarriko du abian Bilboko Udalak BILBOKO ZIRKUITUAren denboraldi berria, Bizkaiko hiriburuko eta inguruetako antzerki taldeen jarduera sustatzen duen udal ekimena, Bilboko hainbat auzotan banatutako doako emanaldiak eskainiz. Emanaldi guztiak doakoak dira eta 19:00etan hasiko dira. BILBOKO ZIRKUITUAren saioetan sartzeko ordubete lehenago jaso behar dira sarrerak, emanaldi bakoitzaren egunean bertan (18:00etan), CMD bakoitzaren ekitaldi-aretoaren sarreran. Pertsona bakoitzeko bi sarrera baino ezin izango dira eduki, eta mugikortasun murriztua eta premia bereziak dituzten pertsonentzako lekuak gordeko dira. Bilboko Zirkuitua 2026 (urria-abendua): egitaraua (pdf)