Zerdago
← Itzuli agendara
Irakurketa erraza euskeraz
ErakusketaKulturklik

Irakurketa erraza euskeraz

2026(e)ko urriaren 14(a), asteazkena → 2027 mai. 19(a)

Tolosako Haur Liburutegia

Tolosa

Gratis (con inscripción)

Irakurketa erraza euskaraz taldea euskaldun zahar nahiz euskaldun berriek euskaraz irakurtzen trebatzeko asmoz sortu da, modu ludikoan eta parte-hartzailean, irakurketa prozesua errazteko eta taldean ikasteko. Irakurketa talde honetan, ordea, dinamika ezberdina izango da: liburua saioetan soilik irakurriko da, parte-hartzaile guztiak martxa berean joan daitezen, eta unean dauzkaten zalantzak argitzen joango dira, ulermena hobetzeko asmoz. Hortaz, ez da euskara akademikoa lantzean ardazten den taldea, eta literaturaz gozatzea eta euskaraz mintzatu eta irakurtzea du helburu. Taldea helduei zuzentzen zaie eta dinamizatzaile bat izango du eta, betiko lez, liburutegia arduratuko da liburuak lortzeaz. Saioak 18:00etatik 20:00etara izango dira, Tolosako udal liburutegiko Errota eraikinean. Aforoa 10 pertsonakoa izango da. Izena eman ostean, ez da beharrezkoa irakurgaiaren bila etortzea, esan bezala, saioetan irakurriko delako. 2026/2027 IKASTURTEA Urriaren 14, 21, 28 Azaroaren 4, 11, 18, 25 Abenduaren 2 Urtarrila 27 Otsailaren 3, 17, 24 Martxoaren 3, 10, 17 Apirilaren 7, 14, 21, 28 Maiatzaren 5, 12, 19 Parte hartzeko, nahitaezkoa da izena ematea. EMAN IZENA