
Rose of Nevada 2025
2026(e)ko urriaren 27(a), asteartea · 19:30
Trueba Zinemak
Donostia, Gipuzkoa
Ahaztutako arrantza-herri batean, itsasontzi bat agertzen da, misteriotsu, portuan. Rose of Nevada, duela 30 urte itsasoan eskifaiako kide guztiekin galdu zena, itzuli egin da. Gogoratzen duten gutxi horientzat seinale bat da: itsasontzia berriro itsasoratu behar da, agian orduan aldatuko da suntsitutako herrixkaren zoria. Nickek itsasontziko lan bat onartuko du, bere familia mantentzeko ahaleginean. Bere ondoan, Liam iritsi berria eskifaiarekin elkartzen da, bere iraganetik ihes egiteko etsipenez. Itsasoratzen dira eta, bidaia arrakastatsu baten ondoren, portura itzultzen dira. Baina zerbait gaizki doa. Denboran atzera egin dute eta herritarrek jatorrizko eskifaia balira bezala hartzen dituzte. Erresuma Batua Zuzendaritza: Mark Jenkin Ekoizpena: Denzil Monk / Bosena Films, BFI Films, Film4 Productions, Head Gear Films, Metrol Technology Gidoia: Mark Jenkin Argazkia: Mark Jenkin Musika: Mark Jenkin Muntaketa: Mark Jenkin Aktoreak: George MacKay, Callum Turner, Rosalind Eleazar, Francis Magee, Emily Daglish-Laine Antolatzailea Kresala Zinekluba Laguntzailea Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea