
Memoria de Montevideo Xabier Erkizia
2026(e)ko azaroaren 17(a), asteartea · 19:00
San Telmo Museoa
Donostia, Gipuzkoa
Memoria de Montevideo (1961) da Jorge Oteizak grabatuta utzi zuen konposizio musikal bakarra. Lanak poema labur eta ustez osatu gabe bat jasotzen du, zinta magnetikoan grabatutako konposizio musikal sonoro gisa aurkeztua, edo, beste modu batera esanda, Musika Konkretako obra gisa. Hitzaldi honetan Xabier Erkiziak Oteizaren unibertso sonoroaren aztarnak mahai gainean ipintzen ditu, eskultore euskaldunak soinuari buruz garatutako teorien eta jatorrizko dokumentuaren inguruan ikerketa sakona egin ondoren. Ez dago halako beste ariketarik bere soinu-artxibo osoan, eta, horrenbestez, mugarri berezia da artistaren ibilbidean. Antolatzailea Hegoa Diskak, San Telmo Museoa