
Luxuzko artearen merkatua Berpizkunde garaian Iban Redondo
2026(e)ko abenduaren 6(a), igandea · 12:00
San Telmo Museoa
Donostia, Gipuzkoa
Luxuzko artearen merkatuak Berpizkunde garaian izan zuen gorakada aztertuko du Redondok, gorteen eta merkatarien prestigioak bultzatuta. Nazioarteko sareek, Flandesetik Gaztelara, objektu berezien zirkulazioa azkartu zuten, kalitatea eta sinbolismoa balio ekonomiko bihurtuz. Testuinguru horretan, luxuzko piezek botere politiko eta sozialaren adierazle gisa azaltzen dira. Hitzaldi ziklo honetan hainbat adituk historiari eta arteari buruzko gaietan sakontzen dute museoko bildumaren pieza bat abiapuntu hartuta. Saio honetan abiapuntu izango den pieza: La Magdalena despojándose de sus vestiduras [Madalena bere jantziak eranzten] , XVI. (P-000015) Antolatzailea San Telmo Museoaren Lagunen Elkartea Laguntzailea San Telmo Museoa