
Danon plaza 2026: Markina-Xemein
2026(e)ko urriaren 8(a), osteguna
Uhagon Kulturgunea
Markina-Xemein
Gratis
2026ko Danon plaza zirkuituraren barne. Danon plaza bertso zirkuituak gazteen plazaratzea laguntzea du helburu nagusi, beraien neurrira egindako plazak eskainiz. Lehiarik bariko zortzi saioko bertso zirkuitua izango da, eta saioak urriko eguenetan izango dira (Dimako saioa barikuz izango da). Bertsolari gazteak eta Bizkaiko finalistak batuko ditu zirkuitu honek. Saioak dinamikoak eta biziak izango dira. Ohiko plazetako lanak egingo dituzte parte hartzaileek, eta baita adinari eta bertso mailari egokitutako bestelako ariketa eta jolasak ere. Publiko orokorrarentzako saioak izango dira, eta sarrera doakoa izango da saio denetan. Bertsolariak: Bertsolari gaztetxoak: Haizea Rotaetxe, Malen Ibarzabal Bertsolari gazteak: Ixona Asategi, Irune Basagoiti Finalistak: Xabat Galletebeitia