Zerdago
← Itzuli agendara
OARSOKORE 3 (2026)
Jaiak eta jaialdiakesKulturklik

OARSOKORE 3 (2026)

2026(e)ko urriaren 10(a), larunbata

Centro Cultural Niessen

Errenteria

10 €

Badator OARSOKORE, badator piztiari kateak askatzeko ordua, oraingo honetan inoiz baino basatiago dator, faxismoaren itzalari argia emateko gogoz. Euskal Herriko puntu ezberdinetatik datozkigu piztia sustatzera, momentu honetan EHn hardcore eszenan aurkitu ditzakegun 4 talde punta puntakoak: Lee Kore, Kuma No Motor, Hoben eta Konorte. Urriaren 10an zatoz piztiari ongi etorria ematera. Helduentzako kontzertua, euskaraz. Sarrerak 10 euroan eskuratu ahal izango dira honako estekan: https://entradium.com/eu/events/oarsokore Oarsomusikaren eskutik.