
Errezital poetikoa: "MARÍA LUISA EN VERSOS"
2026(e)ko urriaren 11(a), igandea
Civivox Condestable
Iruñea, Nafarroa
Libre, hasta completar aforo
MARÍA LUISA ELÍOREN MENDEURRENEAN: ONDARE BAT IRUÑERAKO María Luisa Elío (1926-2009). Idazlea, gidoilaria, aktorea eta kultur eragilea, Iruñean jaioa eta, Gerra Zibilaren ondorioz, Mexikon erbesteratua. Cien años de soledad liburuaren lehen irakurlea izan zen, eta haren eskaintza du. Zinemaren munduan, En el balcón vacío (1962) filmaren gidoia ondu zuen; hura erbeste errepublikanoko filmik garrantzitsuena izan zen. Itzuleraren Literaturako adierazlerik handienetako bat da, erbestean idatzitako lanei dagokienez, Tiempo de llorar y otros relatos liburuarekin. Haren literatura konfesionala eta erresistentziazkoa inspirazio-iturria izan da mende honetan dokumental, poema, kontakizun eta antzezlan andanarako. María Luisa Elioren ondareak bere horretan dirau eta, are, hedatu ere egiten da, bere hiriarekin izandako eskuzabaltasunari esker. Iruñeak, orain, gorazarre egin nahi izan dio, haren jaiotzaren mendeurrenean. “MARÍA LUISA EN VERSOS” POESIA ERREZITALDIA Bost poetaren ahotsen bidez, errezitaldiak hainbat bizipen arakatuko ditu, hots, migrazioari, deserrotzeari, nortasunari eta ezinezko itzulerari loturiko bizipenak. Gai horiek orok sakonki ukitu baitzuten Elioren bizitza, bai eta haren literatur ibilbidea ere. Omenaldiak, gainera, zubiak eraiki nahi ditu XX. mendeko erbestealdi errepublikanoaren esperientzien eta egungo migrazio errealitateen artean, eta aldi berean, aldarrikatu, poesia oroimen, harrera eta gogoeta kolektiborako gunea dela. Omenaldia María Luisa Elioren hitzari, haren gorazarretan. Haren lana, oraindik ere, testigantza baliosa baita erbesteaz, nortasunaz, bai eta itzuli ahal izateko moduko leku bat berreraikitzeko beharraz ere. INMA BIURRUM, MIKEL SANZ TIRAPU, ITZIAR ANCÍN ETA TASÚS BURGUETE LACALLE KOORDINATZAILEA: LISETT D. PÁEZ CUBA NUPeko Poesia Klubeko kideen parte-hartze bereziarekin. +18 Doan. Sarrera librea edukiera bete arte