Zerdago
← Itzuli agendara
Francisco Escudero Akordeoirako Nazioarteko Konposizio Lehiaketa 2026
Jaiak eta jaialdiakKulturklik

Francisco Escudero Akordeoirako Nazioarteko Konposizio Lehiaketa 2026

2026(e)ko urriaren 11(a), igandea

Sala Modelo

Zarautz

Gratis

Hauspoz – Euskal Akordeoi Elkarteak antolatzen duen Francisco Escudero Nazioarteko Akordeoirako Konposizio Lehiaketak nazioartean duen sona sendotzen jarraitzen du. Aurtengo edizioan, 48 herrialdetako konpositoreek 125 obra aurkeztu dituzte, munduko bost konEnenteetako parte-hartzeak bilduz. Lehiaketak azken urteotan izan duen nazioarteko proiekzioa Hauspozek egindako lanaren emaitza da, bereziki nazioarteko zabalkundeari eta komunikazioari emandako arretaren ondorio nagusia. Bi ardatz horiek funtsezkoak izan dira lehiaketaren ikusgarritasuna eta nazioarteko ospea sendotzeko. Urriaren 11n, igandea, 12:30ean, Zarauzko Modelo Aretoan, lehiaketaren amaiera-ekitaldia eta kontzertua egingo dira. Bertan, aurreko edizioko lan sarituen estreinaldiak entzuteko aukera izango da, eta ekitaldiari amaiera emateko Musikene Akordeoi Ensemblek kontzertua eskainiko du. Estreinatuko diren lanen artean dago Fran Barajas konpositorearen El olor de la guayaba, akordeoi mulEtenperaturako idatzitako lana. Halaber, Cristoffer Haard konpositorearen Lunga entzungo da, akordeoi, gitarra elektriko eta saxofoi sopranoarentzat idatzia eta aurreko edizioan epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuena. Egitarauaren barruan izango da, baita ere, Cristovao Almeida konpositorearen S0mming on checkered bellows, akordeoi-ensemblerako sortutako lana eta aurreko edizioko modalitate pedagogikoan garaile suertatu zena. Lan hori Musikene Akordeoi Ensemblek interpretatuko du, Marko Sevarlicen zuzendaritzapean. Taldearen emanaldia Dvoraken eta Aragüésen lanekin osatuko da. Beste bi lanen estreinaldiak Alejandro Arbuések eta Bela Brichzin, Nuria Lópezek eta Yadira Peláezek osatutako trioak interpretatuko dituzte, hurrenez hurren. Hauspoz – Euskal Akordeoi Elkartea 1974an sortu zen, eta orduEk erreferente bihurtu da akordeoiaren konposizio garaikidearen alorrean nazioarte mailan. Urtez urte, bost konEnenteetako konpositoreek Zarautzen aurkitzen dute beren musika biziarazteko eta publiko berrietara hurbiltzeko aukera berezia.