Literatura topaketa: "Idazteaz beste: heriotza osteko poemak"
2026(e)ko urriaren 14(a), asteazkena
Gasteiz, Araba
19:00 - 20:30 Pilarreko Helduen Liburutegia Helduak Euskara Oihana Arana idazle eta bertsolariaren Zerua hemen (2026) liburu berriari tiraka, Mari Luz Esteban antropologo eta feminista ezagunaren Amaren heriotzak libreago egin ninduen (2013) lana ere hizpide izango dugu. Euren poemetan gurasoen heriotzaren gaiari heldu diotenez, eresiez eta dolu poetikoez arituko gara, baina ez tristuratik edo solemnitatetik, bizitzaren aldeko aldarri batetik baizik. Idazteaz beste Mikel Ayerbek zuzendutako euskal literaturari buruzko elkarrizketa-saioetan datza. Mikel Ayerbe Sudupe Literatura Konparatuan eta Literatur ikasketetan Doktorea eta EHUko irakaslea da, literatura-kritikaria eta literaturaren inguruko hainbat ekimenen partaidea, besteak beste. Baina horien guztien aurretik eta ondoren, irakurlea; irakurle porrokatua. Sarbidea Sarrera doan Informazio gehiago Jarduera hau Udal Liburutegi Sareko 2026ko urritik abendura bitarteko programazioaren parte da. Kontsultatu jarduera guztiak liburutegien agendan, edo deskargatu liburuxkak: Gazte eta helduentzako jarduerak Haur eta familientzako jarduerak Non