
Komiki Kluba: Lekuona Fabrika
2026(e)ko urriaren 14(a), asteazkena
Lekuona Fabrika
Errenteria
Gratis (inscripción)
Komikien bidez irakurketa sustatzeko kluba. Irakurle gaztetxoak literatura genero zirraragarri eta askotan gutxietsi honen mundura hurbiltzeko aukera paregabea. Bertan, komiki klasikoak, manga, mitologikoak zein bestelako eskaintza zabala ezagutzeko eta sakontzeko parada izango dute. Komikia lengoaia berezi bat da, marrazkien heziketan hasteko aukera ematen digute. Komikiak irakurtzean irudi irakurle bihurtzen gara. Jarduera hau 8-12 urte bitarteko gaztetxoentzat izango da. Euskaraz. Asteazkenetan. Galtzagorri Elkarteak dinamizatuko du. * Saio jarraiak dira eta izena eman behar da. Hirugarren saiotik aurrera ez da izen-emate berririk onartuko. Aurreikusitako egutegia: urriak 14 azaroak 11 abenduak 9 urtarrilak 13 otsailak 10 martxoak 10 apirilak 7 maiatzak 5 IZEN-EMATEAK IRAILAREN 7-20 BITARTEAN: On-line https://sarrerak.errenteria.eus/izen-emateak eta presentzialki Lekuona Fabrikan edo Aldakoneako liburutegian. Baita ere Whatsapp bidez, 647 67 34 51 zenbakian, edota biblioteka.lekuona@errenteria.eus e-postara idatzita. Lekuona Fabrika Udal Bibliotekaren eskutik.