Zerdago
← Itzuli agendara
Arrasateko Komiki kluba: "Pilula urdinak"
ErakusketaKulturklik

Arrasateko Komiki kluba: "Pilula urdinak"

2026(e)ko urriaren 14(a), asteazkena

Biblioteca de Arrasate

Arrasate-Mondragon

Inscripciones

Urriak 14, eguaztena: ‘Pilula urdinak’, Frederik Peeters Azaroak 11, eguaztena: ‘Ño', Maitane Gartziandia, Eli Pagola, Miren Artetxe Abenduak 2, eguaztena: ‘Goizero’, Javier de Isusi Urtarrilak 13, eguaztena: 'Piztia otzanak' eta 'Zebra efektua', Harkaitz Cano, Iñaki G. Holgado Ordutegia: 18:00-20:00 Koordinatzailea: Amaia Mariezkurrena Serrano Klubaren funtzionamendua Hilero taldeko partaideak elkartzen dira, aldez aurretik irakurri duten liburu baten gainean berba egiteko. Koordinatzaile batek saioak bideratzen ditu, eta batzuetan liburuen egileek ere parte hartzen dute. Biblioteka saiatzen da aukeratutako liburuaren hainbat ale lortzen, taldekideek maileguan eraman ditzaten. Solasaldiek aukera ematen dute egile eta estilo literario desberdinak ezagutzeko. Orokorrean, taldeko iritziek asko aberasten dute norberak liburua irakurri duenean jasotako inpresioa. Jakin ezazu ez zaudela behartuta berba egitera, eta liburua bukatu barik ere etorri zaitezkeela. Doako jarduera honetan aldez aurretik izena eman behar da. Plaza mugatuak daude, hemen dituzu argibideak.