
Maskulinitateei buruzko zine zikloa 2026: "Close"
2026(e)ko urriaren 14(a), asteazkena
Amaia KZ
Irun
Gratis (previa inscripción)
Irungo Udalaren Berdintasun Zerbitzuak, udazkeneko programazioaren parte gisa, Maskulinitateei buruzko zinema-zikloa antolatu du, urrian egingo den Irungo programako jarduera berria. Amaia KZn hitzaldi aretoan izango da, urriko asteazkenetan, 18:30etik aurrera. Zinema-ziklo honek maskulinitatea bizitzeko eta ulertzeko moduen inguruan hausnartzeko eta hitz egiteko espazioa eskaintzen du. Saioak: Urriak 7: "Ander" (2009) Urriak 14: "Close" (2022) Urriak 21: "American History X" (1998) Urriak 28: "Ayer no termina nunca" (2013) Close (2022) Leo eta Rémi 13 urteko bi lagun banaezin dira, baina elkarrengandik urruntzen hasiko dira institutu berriko adiskideak beren harremana zalantzan jartzen hasten direnean. Ikasturte erdian, ustekabeko tragedia batek beren bizitzak astinduko ditu, eta Leok bere lagun onenarengandik urrundu izanaren erruari eta ondorioei aurre egin beharko die. Iraupena: 104 minutu