
Umeentzako irakurketa kluba: "Txangoan txiripaz" (Josephine Mark)
2026(e)ko urriaren 16(a), ostirala
Casa de Cultura Ignacio Aldecoa
Gasteiz, Araba
Gratis (previa inscripción)
Ignacio Aldekoa Liburutegian kutxa xelebre bat agertu da. Sei giltzarrapo ditu, eta inork ez daki barruan zer ezkutatzen duen. Kutxa irekitzeko, sei giltza aurkitu beharko ditugu. Baina giltzak lortzea ez da hain erraza izango: saio bakoitzean liburu baten sekretuak argitu, pertsonaien arrastoak jarraitu eta erronka berezi bat gainditu beharko dugu. Odei Arregik lagunduko dizu aurkitzen (YouTube). Sei saio, sei giltza eta misterio handi bat. Ausartuko zara gurekin abenturan murgiltzera? Informazio orokorra: Adina: 2015 edo 2016an jaio direnentzat Klubaren ordutegia: 18:00 – 19:30 Klubaren dinamizatzailea: Odei Arregi Hizkuntza: Euskara Saioak: Urriak 16. Txangoan txiripaz, Josephine Mark Azaroak 13. Ez dena ere bada, Karlos Gorrindo Urtarrilak 15. Kokonutt, Miren Amuriza Otsailak 19. Korri, Kuru, Korri!, Patxi Zubizarreta Martxoak 12. Benetako zirkua, Karmele Mitxelena Apirilak 16. Maia: Ganbara misteriotsua, Haizea López