
Danon plaza 2026: Dima
2026(e)ko urriaren 16(a), ostirala
Dima
Gratis
2026ko Danon plaza zirkuituraren barne. Danon plaza bertso zirkuituak gazteen plazaratzea laguntzea du helburu nagusi, beraien neurrira egindako plazak eskainiz. Lehiarik bariko zortzi saioko bertso zirkuitua izango da, eta saioak urriko eguenetan izango dira (Dimako saioa barikuz izango da). Bertsolari gazteak eta Bizkaiko finalistak batuko ditu zirkuitu honek. Saioak dinamikoak eta biziak izango dira. Ohiko plazetako lanak egingo dituzte parte hartzaileek, eta baita adinari eta bertso mailari egokitutako bestelako ariketa eta jolasak ere. Publiko orokorrarentzako saioak izango dira, eta sarrera doakoa izango da saio denetan. Bertsolariak: Bertsolari gaztetxoak: Ekhi Zuluaga, Iradi Barrenetxea Bertsolari gazteak: Jon Abasolo, Enara Gallastegi Finalistak: Txaber Altube