
Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloa 2026: ANDREA STRASSBERGER & MÁRIA MAGYAROVÁ PLŠEKOVÁ
2026(e)ko urriaren 16(a), ostirala
Azpeitia
2026ko Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren barne. Oboea: ANDREA STRASSBERGER Organista: MÁRIA MAGYAROVÁ PLŠEKOVÁ Mária Magyarová Plšeková Eslovakiako organista ospetsuenetako bat da. Bere organo-ikasketak Dezider Kardoš Kontserbatorioan hasi zituen, Topolcanyn. Geroago, Vienako Musika eta Arte Dramatikoko Unibertsitatean lizentziatu zen, Austrian. Bertan, organo-interpretazioa ikasi zuen Martin Haselböck irakaslearekin. Horrez gain, Musika eta Ingeleseko Masterra lortu zuen, eta horren ostean Musika Doktorego bat egin zuen Konstantino Filosofoaren Unibertsitatean, Nitran, Eslovakia. Bakarlari gisa, bai Eslovakian eta bai atzerrian aritu da (Alemania, Herbehereak, Ingalaterra, Austria, Polonia, Finlandia, Norvegia, Txekiar Errepublika eta Hungaria). Sarritan lan egiten du ganbera-musikari gisa, eta beste musikari eta talde batzuekin kolaboratzen du. 2014an, Peter Kolman eslovakiar konpositorearen organo-obra guztiak grabatu zituen Eslovakiako Irratirako. 2018an, Máriak Sebastian Saria jaso zuen, Johann Sebastian Bachen mezua gure garaiko herritarrei helarazteko egindako ekarpen paregabeagatik. Adriana Antalová harpa-jolearekin batera, “Impressions for Organ and Harp” izeneko CD bat grabatu zuen. Errezitaldiak eskaintzeaz gain, irakasle eta konpositore gisa lan egiten du. Klaseak eman ditu Ingalaterran (Oakham School, 2001-2004) eta Eslovakian (Nitrako Kontserbatorio Pribatua, 2006-2023), eta gaur egun irakasle gisa aritzen da Austrian (Gymnasium Schwechat, eta Bruck an der Leithako Musika Eskola). Orobat, organista gisa lan egiten du Austrian, bertan bizi baita gaur egun. Eslovakian, Mária ARS ORGANI NITRA nazioarteko organo-jaialdiaren sortzaile eta zuzendari artistikoa da. Austrian, berriz, ORGELHERBST izeneko organo-jaialdi bat sortu zuen; berau herri hauetan garatzen da: Bruck an der Leitha eta Hainburg an der Donau.