
MusikaKulturklik
MOD LANG (Sopela - urriak 17)
2026(e)ko urriaren 17(a), larunbata
La Atalaia del Gardoki
Sopela
15 €
Mod Lang Detroiteko (Michigan, Amerikako Estatu Batuak) pop-rock taldea da, 2024ko udan sortua. Antonio Keka eta Alex Belfie gitarrista eta abeslariek, Ava East baxu-jotzaileak eta Ben Taber bateria-jotzaileak osatzen dute. Taldearen izena Big Star taldearen kanta batetik hartu dute. Power pop klasikoan oinarritzen da, Beatles, Big Star eta Raspberries bezalako erreferentziekin, baina freskotasun handiz. Lehen singlea, TV Star, 7 hazbeteko diskoan kaleratu zuten, eta 2026an estreinako diskoa argitaratu dute: Borrowed Time, hamar kantakoa, gehienak zuzenean grabatuak eta zinta magnetikora pasatuak.