
"Sorginak eta gaizkileak"
2026(e)ko urriaren 18(a), igandea
Biblioteca de El Pilar
Gasteiz, Araba
1 €
Zer dute amankomunean Sorgin Handiak, Erregina Gorriak eta Cruella de Vil-ek? Hiru sorgin gaizto dira, hiru emakume eta hiru istorio. Sarrerak erosteko datakNoiztik: 2026/10/04 11:30 Noiz arte: 2026/10/18 09:30 Sarrerak aurrez aurre erostea: sarrerak edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan ere eros daitezke, frontoietan izan ezik. Prezioa: 1€ Egiaztatu datuak erosteko edo izena emateko unean. Ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko beste une batean, jarduera eteteagatik edo aldatzeagatik izan ezik. Jardueretako sarbiderako adin-tartea jaiotze datak markatuko du. Jarduera honetan, (bost urtetik gora) helduen laguntza aukerakoa da. Ohartzen bazara haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten duela, hobe duzu gelatik irtetea eta hurrengo batean saiatzea. Garaiz hasiko dira ikuskizunak. Saioa hasi ondoren ezingo da aretora sartu. Ezingo da ez jan ezta edan ere areto barruan, ezta argazkirik edo bideorik egin jardueretan, baimenik gabe.