
"Saudade"
2026(e)ko urriaren 1(a), osteguna → 2026 urr. 18(a)
Centro cívico Zabalgana
Gasteiz, Araba
Saudade Hitz portugaldarra da, iraganeko garaietako nostalgia, malenkonia edo atsekabe sentimendua desdribatzen dueña, une horiek bizi izanaren maitasun edo esker onarekin nahastuta. Atsekabearen eta zoriontasunaren arteko egoera emozionala. Irauten duenaren eta joandakoaren artean zintzilik geratu den lurraldea igarotzeko gonbidapena da Saudade. Ez gara soilik bizi dugun oraina, batez ere atzean utzi dugunaren oihartzuna baizik. Irudi hauen bitartez, gure kamarak lekuko objektiboa izateari utzi eta memoriarekin lotuko gaituen zubia bihurtuko da. Argazki bakoitza berreskuratutako denboren zati batean bilakatzen da, gure hutsuneak arakatzen dituen mapa. Bizitakoak balio handia izan zuelako botatzen dugu faltan. Erakusketa, ibilbide bisual bat da, non parte izanaren, maitatu izanaren edota hor egon izanaren edertasunak bat egiten duen gaur sentitzen dugun faltaren minarekin. Utzi zeure buruari begiratzen, gogoratzen eta zure Saudade propioa argazki hauen isladan aurkitzen, hau bait da “izan zenaren edertasunari begiratu eta zure nortasun eta iraganari omenaldi ederra egitea”. ------------------ Erakusketa hau Zabalganako Gizarte Etxean garatzen ari den ONGI ETORRI BIZILAGUNAK proiektuaren parte da. Honen helburua, diziplina ezberdinak lantzen dituzten auzoko artista berriak ezagutaraztea eta hauei ikusgarritasuna ematea da. Carolina Cubero naiz eta Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan hasi nituen argazkilaritza ikasketak 2020an. Arabaclick argazki lehiaketan beka bat irabazteari esker, nire formakuntzarekin jarraitu nuen gaur egun Jardín Remoto deitzen den eskolan (garai hartan Fotogasteiz). Denborak aurrera, hainbat tailer egin ditut, besteak beste, David Jiménez, David Salcedo, Juanan Requena edota Alex Llovet bezalako argazkilariekin, autore argazkingintzari lotutako begirada propioa garatzea lortuz eta irudia norberaren adierazpen eta hausnarketarako tresna bezela aztertuz. Nire proiektuen bidez, ikuslea gelditzera, interpretatzera eta obrarekin duen harreman propioa ez artzera gonbidatuko duten irudiak eraiki nahi ditut. Gaur egun La Lokala osatzen dugun zortzi kideetako bat naiz, bere ibilbidea hasi berri duen kultur elkartea.