Zerdago
← Itzuli agendara
"LO QUE QUEDA FUERA DEL RELATO: MARÍA LUISA ELÍO Y EN EL BALCÓN VACÍO"
ZinemaesKulturklik

"LO QUE QUEDA FUERA DEL RELATO: MARÍA LUISA ELÍO Y EN EL BALCÓN VACÍO"

2026(e)ko urriaren 18(a), igandea

Civivox Condestable

Iruñea, Nafarroa

Libre, hasta completar aforo

MARÍA LUISA ELÍOREN MENDEURRENEAN: ONDARE BAT IRUÑERAKO María Luisa Elío (1926-2009). Idazlea, gidoilaria, aktorea eta kultur eragilea, Iruñean jaioa eta, Gerra Zibilaren ondorioz, Mexikon erbesteratua. Cien años de soledad liburuaren lehen irakurlea izan zen, eta haren eskaintza du. Zinemaren munduan, En el balcón vacío (1962) filmaren gidoia ondu zuen; hura erbeste errepublikanoko filmik garrantzitsuena izan zen. Itzuleraren Literaturako adierazlerik handienetako bat da, erbestean idatzitako lanei dagokienez, Tiempo de llorar y otros relatos liburuarekin. Haren literatura konfesionala eta erresistentziazkoa inspirazio-iturria izan da mende honetan dokumental, poema, kontakizun eta antzezlan andanarako. María Luisa Elioren ondareak bere horretan dirau eta, are, hedatu ere egiten da, bere hiriarekin izandako eskuzabaltasunari esker. Iruñeak, orain, gorazarre egin nahi izan dio, haren jaiotzaren mendeurrenean. LO QUE QUEDA FUERA DEL RELATO: MARÍA LUISA ELÍO Y EN EL BALCÓN VACÍO PROIEZKIOA ETA SOLASALDIA En el balcón vacío. Jomí García Ascot, Mexiko, 1962. OLATZ OVEJERO ALFONSO, zinemagilea eta ikerlaria. +18 Doan. Sarrera librea edukiera bete arte