
Literatur solasaldia
2026(e)ko urriaren 19(a), astelehena
Lekuona Fabrika
Errenteria
Gratis (inscripción)
Parte-hartzaileek etxean irakurritako liburuari buruzko iritziak elkarbanatuko dituzte talde solasaldi hauetan. Dinamizatzaile batek moderatuko ditu. Solasaldiaren egunean, amaitutako liburua entregatu eta hurrengoa jasoko da. Liburutegia, aukeratutako tituluaren aleak lortzen ahalegintzen da, baina ezin ditu beti bermatu. Helduentzako jarduera (+16), gazteleraz. Astelehenetan. Mónica Leiva izango da dinamizatzailea. IZEN-EMATEAK IRAILAREN 7-20 BITARTEAN: On-line https://sarrerak.errenteria.eus/izen-emateak eta presentzialki Lekuona Fabrikan edo Aldakoneako liburutegian. Baita ere Whatsapp bidez, 647 67 34 51 zenbakian, edota biblioteka.lekuona@errenteria.eus e-postara idatzita. OHAR BATZUK: – Ekintzetan parte hartzeko beharrezkoa da liburutegiko bazkide izatea. Txartela lortzeko, eskatu inprimakia liburutegian bertan. – Ekintza guztiek aforo mugatua dute. – Helduen ekintzetan, plazen esleipena zozketa bidez egingo da eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa denean. – Zozketa egin den ekintzetan birritan huts egiten dutenek, beraien plaza galduko dute eta itxaron-zerrendako hurrengo pertsona gonbidatuko da. – Literatura solasaldietako liburuen tituluak eta datak aldatu daitezke kurtsoan zehar, erabilgarritasuna edo beste arrazoiak medio. – Liburutegia, hautatutako tituluen aleak lortzen ahalegintzen da, baina ezin ditu beti bermatu. Lekuona Fabrika Udal Bibliotekaren eskutik.