Zerdago
← Itzuli agendara
Solasaldia: kontakizun laburrak
ErakusketaKulturklik

Solasaldia: kontakizun laburrak

2026(e)ko urriaren 19(a), astelehena

Lekuona Fabrika

Errenteria

Gratis (inscripción)

Ordu eta erdiko saioetan, hilean behin, hainbat egileen kontakizun laburrak komentatuko ditugu. Edukian sakonduko dugu; baita irakurle kritiko izatera hurbildu ere. Solasaldiaren egunean, amaitutako liburua entregatu eta hurrengoa jasoko da. Liburutegia, aukeratutako tituluaren aleak lortzen ahalegintzen da, baina ezin ditu beti bermatu. Helduentzako jarduera (+16), gazteleraz. Astelehenetan. Ana Merino izango da dinamizatzailea. IZEN-EMATEAK IRAILAREN 7-20 BITARTEAN: On-line https://sarrerak.errenteria.eus/izen-emateak eta presentzialki Lekuona Fabrikan edo Aldakoneako liburutegian. Baita ere Whatsapp bidez, 647 67 34 51 zenbakian, edota biblioteka.lekuona@errenteria.eus e-postara idatzita. OHAR BATZUK: – Ekintzetan parte hartzeko beharrezkoa da liburutegiko bazkide izatea. Txartela lortzeko, eskatu inprimakia liburutegian bertan. – Ekintza guztiek aforo mugatua dute. – Helduen ekintzetan, plazen esleipena zozketa bidez egingo da eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa denean. – Zozketa egin den ekintzetan birritan huts egiten dutenek, beraien plaza galduko dute eta itxaron-zerrendako hurrengo pertsona gonbidatuko da. – Literatura solasaldietako liburuen tituluak eta datak aldatu daitezke kurtsoan zehar, erabilgarritasuna edo beste arrazoiak medio. – Liburutegia, hautatutako tituluen aleak lortzen ahalegintzen da, baina ezin ditu beti bermatu. Lekuona Fabrika Udal Bibliotekaren eskutik.