Zerdago
← Itzuli agendara
Poetika 2025/2026: "Oteiza batetik bestera"
BesteesKulturklik

Poetika 2025/2026: "Oteiza batetik bestera"

2026(e)ko urriaren 19(a), astelehena

Salón de actos KMK (Convento de Santa Teresa)

Donostia, Gipuzkoa

Gratis

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako solasaldi-hitzaldia, Poetika zikloaren barruan: Oteiza batetik bestera Datorren urriaren 21ean, 118 urte beteko dira Jorge Oteiza artista jaio zela Orion. Horregatik, Bernardo Atxaga idazleak eta Oskar Alegria zinemagileak Oteiza batetik bestera hitzaldi tankera duen solasaldia egingo dute. Bi hizlariek aspaldi jarri zuten fokua Oteizak Euskal Herriari, euskal kulturari eta jendeari emandako balioan. Atxagaren esanetan ez gara konturatu ere egiten zer eragin izan duen Oteizak gugan, eta txalapartaren eta bertsolarien adibideak erabiltzen ditu. Arantzazuren aipamena ere ezinbestekoa da, Oteizak ere badu ‘kulpa’, Arantzazu polemika askoren zero gunea izateko. Oteiza eskultorea, Oteiza autorea, Oteiza poeta, Oteiza profeta, Oteiza ameslaria, Oteiza bidegilea… Bernardo Atxagak eta Oskar Alegriak Oteizaren bueltan eta haren inguruan jiraka arituko dira, Oteiza batetik bestera, oriotarraren figurari, obraren helburu politikoari eta poesiari buruz solasean. Bi hizlariek Oteiza izango dute abiapuntu eta helmuga ibilera zirkular honetan. Oteizarengana goazela, irekitzen dugu ate bat, eta aurkitzen dugu beste ate bat itxita; eta irekitzen badugu hori, beste bat ikusiko dugu atzean. Oteiza agorrezina da, errepikaezina, laburtezina, Oteiza iritsi ezinezko artista. Joseba Irazu Garmendia hainbat lanbidetan aritu zen, harik eta laurogeiko hamarkadaren hasieran literaturari ekin zion arte, eta Bernardo Atxaga ezizenarekin sinatzen hasi zen. Lan asko argitaratu ditu, literatur genero guztiak landu ditu, Euskaltzaindiko kidea da 2006tik, bere eleberri ugari zinemara eraman dira, hainbat sari jaso ditu bere lan eta ibilbideagatik. Egun hauetan Enara (Pamiela, 2025) eleberria aurkezten jarraitzen du. Oskar Alegria kazetaria eta zinema zuzendaria da. Hamalau gau bere lan berrian, Alegria Jorge Oteizaren unibertsoan murgildu da, beste behin. Baina ez da lehendabiziko aldia Alegria eskulturgilearen unibertsora gerturatzen dela. Hain justu, Oteiza al margen lana eman zuen lehenago, 2017an: liburu bat da, Oteizak bere irakurgaien orrialdeetako marjinetan idatzitako oharretatik abiatuta idatzia. Eta Danok Oteiza egitasmoaren harira sortutako Oteiza 14 apostolu aurkeztu du aurten, 2026ko urtarrilean, film labur honetan artearen eta kulturaren arloko 14 pertsonek hartu dute hitza, besteak beste, Bernardo Atxagak. Partaideak: Bernardo Atxaga, Oskar Alegria.