
Liburu-aurkezpena: "No me des la chapa" (Pamela Palenciano)
2026(e)ko urriaren 19(a), astelehena
Lezeaga Aretoa
Llodio
Gratis (hasta completar aforo)
Urriaren 19an, Pamela Palenciano (autorea) arituko da "No me des la chapa" liburua aurkezten Laudioko Lezeaga aretoan. Sinopsia Feminismoa inklusiboa da eta hala izan behar du. Pertsona guztiak bildu eta babestu behar dituen mugimendua da. Sarritan, honelako gaiei buruz hitz egiten dugunean, nerabeek uste dute helduok oso modu aspergarrian eta paternalistan egiten dugula. Behin eta berriz, kaparrada ematen dugu konturatu gabe, agian, haiek ere zeresanik badutela. Horregatik, nerabeen debateetan zeharo aditua den Pamela hesi hori apurtzera datorkigu, eta itxaropena galduta dabiltzan nerabeei erakustera belaunaldiarteko elkarrizketa feminista posible dela. Bai, mutiko, hau zeuri ere badagokizu eta, zuk uste baino gehiago. Eta bai, neskato, sekula ez da berandu ikasten jarraitzeko.