Zerdago
← Itzuli agendara
Proiekzioa eta solasaldia: "UHINAK"
ZinemaKulturklik

Proiekzioa eta solasaldia: "UHINAK"

2026(e)ko urriaren 21(a), asteazkena

Kurtzio Kultur Etxea

Sopela

5 €

Jon Aspuru, surf-film zuzendari euskaldun ezaguna, 1999az geroztik ari da surfaren eszena filmatzen. Bere kamerak gure kostaldeko azken urteetako itsasaldirik onenak jaso ditu. Artxibo historiko horretatik abiatuta, Jonek pieza artistiko paregabea sortu du, saio gogoangarrienetako hainbat eszenarekin eta orain arte argitaratu gabeko zenbait irudirekin. Euskal surflariak gure kostaldeko olaturik onenei aurre egiten. Eszenaratze hau girotzeko, urriaren 21eko proiekzioak zuzeneko soinu banda izango du: GOOFY FOOTERSen eskutik, Gonzalo Atela (Arketypo), Eneko Ajangiz (EzEzEz, Tarisko…), Xabi Barrutia (Sillita) eta Alvaro Olaetxea (EzEzEz) musikariek osatutako musika egitasmoak konposatu eta zuzenean joko du. Euskal Herriko olatuen edertasuna goraipatzen duen proiektu berezia da. Gure uretan gaur egun bizi den surf-kulturari egindako maitasun-gutuna