
Testu feministen irakurketa
2026(e)ko urriaren 22(a), osteguna
Lekuona Fabrika
Errenteria
Gratis (inscripción)
Talde honetan, hainbat testu feministen pasarteak eta testuak irakurriko dira.Horretarako, askotariko egileen lanak hautatuko dira. Hasieran, teoria feministaren ikuspegi zabala ezagutzea bilatuko bada ere, partaideen interesaren arabera, gai zehatzagoak ere landu ahalko dira. Garrantzitsua izango da parte hartzaileek beren esperientziak partekatzeko aukera izatea. Honetarako, denen ongizatea bermatuko da eta eztabaida osasungarria bultzatuko da. Helduentzako jarduera (+16) euskaraz eta gazteleraz. Ostegunetan. Nagore Pérez izango da dinamizatzailea. IZEN-EMATEAK IRAILAREN 7-20 BITARTEAN: On-line https://sarrerak.errenteria.eus/izen-emateak eta presentzialki Lekuona Fabrikan edo Aldakoneako liburutegian. Baita ere Whatsapp bidez, 647 67 34 51 zenbakian, edota biblioteka.lekuona@errenteria.eus e-postara idatzita. OHAR BATZUK: – Ekintzetan parte hartzeko beharrezkoa da liburutegiko bazkide izatea. Txartela lortzeko, eskatu inprimakia liburutegian bertan. – Ekintza guztiek aforo mugatua dute. – Helduen ekintzetan, plazen esleipena zozketa bidez egingo da eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa denean. – Zozketa egin den ekintzetan birritan huts egiten dutenek, beraien plaza galduko dute eta itxaron-zerrendako hurrengo pertsona gonbidatuko da. – Literatura solasaldietako liburuen tituluak eta datak aldatu daitezke kurtsoan zehar, erabilgarritasuna edo beste arrazoiak medio. – Liburutegia, hautatutako tituluen aleak lortzen ahalegintzen da, baina ezin ditu beti bermatu. Lekuona Fabrika Udal Bibliotekaren eskutik.