
MusikaesKulturklik
Iker Lauroba: "BOSGARREN SOLAIRUTIK"
2026(e)ko urriaren 23(a), ostirala
Kurtzio Kultur Etxea
Sopela
6 €
Bosgarren Solairutik da Iker Laurobaren estudioko zazpigarren diskoaren izena. 50 urte bizitzan eta 30 urte oholtzetan betetzean atera du disko hau, non bizitzari beste ikuspegi batetik abesten dion: goragotik, ikuspegi zabalagoa duzu; argiago ikusten dira gauza batzuk, baina urrunago beste batzuk, bertigoa areagotu egiten da, gertatu denari eta bizitza aurrerantzean izan daitekeenari buruz hitz egiten duen diskoa da. Kontzertu goxo eta gertukoa da, modu akustikoan. DIsko berriko eta aurreko diskoetako moldaketak prestatu dituzte zuzeneko hauetarako, ahotsen arteko harmoniei garrantzi handia emanaz. Musikariak: Maria Antunez (Gitarra), Iker Lauroba eta Sara Azurza (Ahotsak)