
"NEGAZIONISMOAREN AURKA, FEMINISMOA"
2026(e)ko urriaren 24(a), larunbata
Donostia, Gipuzkoa
Gratis
Gipuzkoa Feminista Elkarteak jakinarazten du: Gipuzkoa Feminista Elkarteak jardunaldia antolatu du indarkeria matxistaren negazionismoari eta horri aurre egiteko tresnei buruz hausnartzeko. 2026ko urriaren 24a, larunbata Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofiziala (COMGi) Frantzia Pasealekua, 12, behea · Donostia 10:00–18:00 Indarkeria matxistaren negazionismoa gero eta presenteago dago gure gizartean, bereziki haur eta nerabeen artean eta ingurune digitaletan. Jardunaldi honetan, fenomeno horren inguruko hainbat ikuspegi landuko ditugu, hezkuntzatik, justiziatik, biktimen arretatik eta eremu digitaletik, betiere ikuspegi feministatik. ESKOLA, HEZKIDETZA ETA NEGAZIONISMOA Lehenengo blokean, hezkidetzak eta hezkuntzak indarkeria matxistaren prebentzioan duten garrantzia aztertuko dugu, baita ikasgeletan negazionismoak duen presentzia ere. Parte hartuko dute Maricuz Garridok (DoFemCo), Ana Merino (BerdinHezi) eta Carmen Ruíz Repullok INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMAK Bigarren blokean, indarkeria matxistaren biktimei laguntzea, haien babesa eta arretaren garrantzia, eta genero-indarkeriaren inguruko hainbat mito justiziaren errealitatetik aztertuko ditugu. Emma Larreta (inVISIBLES) eta Clara Ibarbia izango ditugu hizlari. MATXOSFERA ETA PLATAFORMA DIGITALAK Azken blokean, matxosfera, sare sozialak, algoritmoak, adimen artifiziala, desinformazioa eta misoginiaren hedapena izango ditugu hizpide, baita eremu digital berrietan emakumeen eskubideak defendatzeko erronkak ere. Montse Boix eta María Martín Barranco izango dira hizlari. Jardunaldian zehar, hitzaldiez gain, solasaldiak eta eztabaidarako guneak izango ditugu, landutako gaietan sakontzeko eta hausnarketa partekatua sustatzeko. Streaming bidez ere emango dira. PROGRAMA: https://badger-3k92wt.my.canva.site/ IZENA-EMATEA: https://docs.google.com/forms/d/1-hU_p72OMY4bi9hmbvo2sRx4bwBxMkZdzMBRFbL286M/viewform?edit_requested=true * Ekitaldiaren lekuan bertan jateko aukera dago. Horretarako, izena eman beharko da eta ordainketa astebeteko aurrerapenarekin egin.