
"Lumiero"
2026(e)ko urriaren 24(a), larunbata
Torrezabal Kultur Etxea
Galdakao
4 / 6 €
Lumierok eta Lumilak argia eta iluntasuna miatzen ari dira, eta ilunantzaren magia deskubritzera gonbidatzen gaituzte; mundu horretan, argiek eta itzalek lehen begiratuan ikusezinak diren istorioak kontatzen baitituzte. Berriz biziko ditugu liluratu gintuen lehen argia, jostailu zaharren koloreak eta ametsetan soilik dauden argi-izpiak. Itzal dantzarien eta erreflexu jostarien artean, magiaz, umorez eta poesiaz betetako kontakizun bat ehunduko dute. Instrumentu tradizionalekin, tramankuluekin eta musika-jostailuekin sortutako zuzeneko soinu-banda batek bizitza emango dio mugimendu bakoitzari, eta iluntasuna argiaren eta ametsen unibertso liluragarri bihurtuko dute... Lumiero unibertsoa. Dantza, ikusizko poesia, magia, umorea eta zuzeneko musika 2 eta 200 urte bitarteko publikoarentzat. Sorkuntza: Pere Hosta Zuzendaritza artistikoa: Faló Garcia i Pellejà Eszena zuzendaritza: Anna Castells Musika zuzendaritza: Maria Cruz Pailazoa: Pere Hosta Aktorea eta dantzaria: Jana Noguera Antzezlea, ahotsa eta musika: Faló Garcia i Pellejà Pianoa, saxoa, akordeoia eta ahotsa: Maria Cruz Biolontxeloa: Edgar Casellas Eszenografia: Fanny Espinet / David Fauchs Jantziak: Sílvia Jou Argiztapenaren diseinua: Jan Verdú Bideoak: Albert Blanch Koprodukzioa: Festival Temporada Alta, La Menuda www.lamenudaproduccions.cat