
Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloa 2026
2026(e)ko urriaren 3(a), larunbata → 2026 urr. 24(a)
Bergara
Miriam Hontana biolin-jotzaileak eta Daniel Oyarzabal organistak irekiko dute larunbat honetan, urriaren 3an, Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren XXVII. edizioa. Zikloa Bergarako, Azpeitiko eta Azkoitiko udalek antolatzen dute Fray Joseph Echevarria elkartearen eskutik, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Azkoitiko eta Bergarako parrokietan eta Loiolako Basilikan hamar kontzertu eskainiko dira guztira urrian. Azkoitian, hilaren 3an, 10ean, 17an eta 24an izango dira kontzertuak, 20:00etan. Azkoitiko egitarauari dagokionez, nazioartean ibilbidea sendoa duen Daniel Oyarzabal organista gasteiztar ezagunak, eta bere belaunaldikoen artean nabarmendu den Miriam Hotana biolin-jotzaileak irekiko dute zikloa. Antonio Vivaldi, Modest Mussorgski, Johannes Brahms edo Ludwin van Beethovenen obrak interpretatuko dituzte. Biek ala biek kontzertu-aktibitate Itzela dute. Urriaren 10eko errezitaldia Olatz Saitua sopranoak, gaur egun Bilboko Kontserbatorioan eta Musikenen irakasle denak, eta Xabier Urtasun organistak, Musikenen eta Iruñeko Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionalean irakasle denak, emango dute. Arrazoi pertsonalengatik, Stephen Tharp organo jotzaile estatubatuarrak bertan behera utzi behar izan ditu bere kontzertu guztiak, eta, bere ordez, 17an, Erwan Leprado frantziarra izango da Azkoitian. Bergarako Musika Eskolako ikasleek emango diote amaiera zikloari urriaren 24an. Azpeitian ostiraletan izango dira kontzertuak, eta Bergaran, igandean, "beraz, denetara joan daiteke", adierazi du Itziar Urbietak. Udalek kontzertuez gozatzeko deia egin diete herritarrei. Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloa 2026: egitaraua (pdf)