Zerdago
← Itzuli agendara
"Ring"
AntzerkiaesKulturklik

"Ring"

2026(e)ko urriaren 25(a), igandea

Mendaro

Proiektu honek proposamen dibertigarri eta arrisku­tsua dakar. Batetik, gure diskur­tso feministaren eta gure jokabidearen arteko kontraesanak aipa­tzen dira, eta, baita ere, emakumeen gorpu­tzaren gaia, zeinak zapalkun­tza jasan baitu balio-sistema zeha­tz batetik, alegia, zahar­tzaroa, loditasuna edo inperfekzioa bazter­tzen dituen balio-sistematik. Bestetik, portaera ma­txistak eta borti­tzak alda­tzeko indarkeria erabili behar den ala ez jorratuko da. Ring umorezko an­tzezlana da, eta ez du errebeldiarik eta autokrotikarik batere falta, litezkeen oztopo edo autozuzenketen aurrean, emakume gisa konprometi­tzen gaituzten gaiei erresisten­tziak jar­tzen dizkiegunean, garen bezalakoak garela erakusterakoan.