Zerdago
← Itzuli agendara
"Apaiz kartzela"
ZinemaesKulturklik

"Apaiz kartzela"

2026(e)ko urriaren 26(a), astelehena

Centro Cultural Santa Clara

Portugalete

Dokumentalaren aurkezpena eta solasaldia. Hizlaria: Xabier Amuriza Bidaia erreal bat egoera itxuraz irreal batean. 1968-1976 aldian Zamorako apaizen kartzelan preso egon ziren lau apaiz presondegira itzultzen dira. Apaiz horietako batzuek hamar urtetik gorako zigorrak jaso zituzten frankismoaren errepresioa salatzen zuten sermoiengatik. Konkordatu-kartzela hori Francok berak sortu zuen, Vatikanoarekin sinatutako Konkordatua baliatuta. Abadeentzako kartzela bakarra izan zen munduan. Bidaia hau ezohikoa da, ez baita normala izaten norbera kondenatuta egon den kartzela bisitatzeko aukera izatea. Madril, Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko 53 abadek espetxe horretara egindako nahitaezko lekualdaketan jasan zuten bidaia errealaren istorioa kontatzeko zubia da. Oraindik ere ezezaguna den istorio hori berreskuratzeko bidaia. Ahanzturaren aurkako bidaia. Fitxa teknikoa: Zuzendariak: Ritxi Lizartza, David Pallarès, Oier Aranzabal Ekoizpena: Ritxi Lizartza Ekoizpen eragilea: Ritxi Lizartza Jatorriko ideia: Javi Barajas Gidoia: Martin Etxeberria, Xabier Etxeberria, Jon Mikel Aldanondo, Mielanjel Elustondo Argazkia: Fernando Sa Casado Musika: Joserra Senperena Muntaketa: Maialen Sarasua Oliden Soinu-ingeniaria: Haimar Olaskoaga Hizkuntza:euskara, gaztelania, katalana, galiziera, ingelesa, frantsesa, nederlandera Iraupena: 85 minutu Trailerra