
Ipuin kontaketa: "Arimen gaueko kontuak"
2026(e)ko urriaren 29(a), osteguna
Biblioteca del centro cívico Arana
Gasteiz, Araba
1 €
Gau beltza edo arimen gauaren inguruko kontaketa antzeztua; ohitura eta kontu zaharrak, naturaren zikloa eta heriotzarekiko zirrara barnebiltzen dituena. Saioak: 6-9 urte: 18:00etatik 18:30era Sarrerak erosi 10-12 urte: 18:45etik 19:15era Sarrerak erosi Sarrerak erosteko datak 2026/10/15etik, 08:30etik, 2026/10/29ra, 18:00etatik, lehen saiorako eta 18:45etik, bigarren saiorako Sarbideari buruzko oharrak Sarrerak aurrez aurre erostea: sarrerak edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan ere eros daitezke, frontoietan izan ezik. Prezioa: 1€ Haurrentzako jardueretan, haurrek bakarrik erosi beharko dute sarrera, edo izena eman. Adierazitako adin-tartea errespetatu. Jardueretako sarbiderako adin-tartea jaiotze datak markatuko du. Lau urte bitarteko haurrei zuzendutako jardueretan, heldu baten laguntza nahitaezkoa da (heldu bakar bat haur bakoitzeko). Bost urtetik gora, berriz, helduen laguntza aukerakoa da. Ohartzen bazara haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten duela, hobe duzu gelatik irtetea eta hurrengo batean saiatzea. Egiaztatu datuak erosteko edo izena emateko unean. Ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko beste une batean, jarduera eteteagatik edo aldatzeagatik izan ezik. Garaiz hasiko dira ikuskizunak. Saioa hasi ondoren ezingo da aretora sartu. Ezingo da ez jan ezta edan ere areto barruan, ezta argazkirik edo bideorik egin jardueretan, baimenik gabe.