
Artelana bere testuinguruan: "Bizitza paraleloak"
2026(e)ko urriaren 29(a), osteguna
Museo de Reproducciones de Bilbao
Bilbo, Bizkaia
Gratis (con invitación)
"Artelana bere testuinguruan” irailean itzuliko da, eta Berreginen Museoak 2026-2027 ikasturtean eskainiko dituen aldi baterako erakusketetan zentratuko da. “Bizitza Paraleloak. La memoria de las copias” izango da hitzaldiaren izenburua, eta horren bidez aurkeztuko da Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatzeko erakundeak pentsatutako erakusketa. Bilboko Berreginen Museoak, ikasturteari hasiera emateko, bere jarduera arrakastatsuenetako bat aurkezten du: “Artelana bere testuinguruan”. Oraingo honetan eta 2026-2027 ikasturtean egingo diren hitzaldi guztietan, hitzaldiek hizpide izango dituzte datozen hilabeteetan eskainiko diren aldi baterako bi erakusketak. Iraileko hitzaldia Itziar Martijak, Museoaren bildumen arduradunak, eskainiko du. Horren bidez, Ondarearen Europako Jardunaldiak direla-eta erakundeak urrian aurkeztuko duen aldi baterako erakusketa aurkeztuko du: “Bizitza paraleloak. La memoria de las copias”. Hitzaldiak hiru ildo tematiko izango ditu: Kopien bidez kontserbatzen ditugun lanak, hala nola Hildesheimeko Kratera. Museografia ondoz ondo aldatu zaien artelanak, esate baterako, Samotraziako Garaipena, zeinen erreprodukzioek dagoeneko ikusgai ez dauden piezen egoerak kontserbatzen dituzten. Ikerketa-pieza gisa erabili diren erreprodukzioak. Gai horien bidez, publikoa aldi baterako erakusketan eta Berreginen Museoaren bilduman murgilduko da. Ikasturte honetan, berritasun gisa, hitzaldiek izaera parte-hartzaileago bat izango dute; izan ere, hirugarrena hitzaldi-tailer bat izango da. Urria: Egiptoko idazkera Azaroa: Izan gaitezen eskribak Sarrera doakoa da eta parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretiazko sarrera lortzea Berreginen Museoaren web orrialdean www.bilbokoberreginenmuseoa.eus